Karraspina elata
Karraspina elata | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella elata Fr., 1822 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Karraspina elata (Morchella elata) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lehortzea komeni da eta prestatu aurretik berriz hidratatzea, sindrome Hemolitikoa eta zerebelosoa saihestu ahal izateko. Luzaroan egosi behar da 70 gradutik gora.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15 cm arteko altuerakoa.
Kapela: Konikoa, ertza oinari itsatsita, mutur akutua, saihets bertikalekin osatua, paraleloak eta anastomosatuak zeharkako trenkada txikien bitartez, gelaxka irregularren antzeko bat, erle abaraska gisa eratua; marroi argi kolorekoa, pixkanaka ilunduz doana ertzetik hasita eta batez ere, saihetsen goialdean.
Hanka: Barnehutsa, oso irregularra, zilindrikoa, kapelaren antzeko luzeraz gainazal furfurazeoa eta kizkurra; zuritik krema-zurira doan kolorekoa.
Haragia: Zurixka eta elastiko samarra; usain eta zapore gutxikoak eta hautemanezinak.[2]
Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Elata epitetoa latinetik dator, liraina esan nahi duen "elatus" hitzetik. Bere formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jateko bikaina, egosi edo lehortu ondoren, izan ere, Morchella guztiei egin behar zaie hori, gordinik ez kontsumitu inolaz ere.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Morchella conica eta Morchella hortensis delakoekin, hau landatutako lurretan hazten da, hala nola, baratzetan, lorategietan eta berotegietan.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberriko espeziea da, gai organikoetan aberatsak diren lekuetan taldeka hazten da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Peru, Txile, Europa, Errusia, Afganistan, Zipre, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 542 or. ISBN 978-84-617-0196-4. Es..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 619 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 34 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 472 or. ISBN 84-505-1806-7..